Skip to main content

Aurkezpena

Honakoa, Arantzako Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1614 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Espediente guztien deskribapenak bistaratu daitezke bertan. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Arantzako Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 63 40 05) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

Osoko Bilkuren akta liburuak

Osoko bilkuren akta liburuak digitalizatuta daude eta hemen sartuta ikusi ditzakezu

Espediente bilatzailea

Artxibo historikoaren espedienteen artean bilatzeko

Mapa bidezko kontsulta

Aukeratu mapan koloredun botoi bat eta orubeari lotutako espediente guztiak ikusiko dituzu